ENERITZweb.jpg

ENERITZ FURYAK

Azken urteetako bilakaeraren lekuko, 2021 aldaketon fruituak jasotzeko unea da. Eneritz Furyak musikariak aurreko bere bi diskoen uzta jaso du jada (spotify), euskal musikako ahots berrien artean bere lekua topatuz, eta Frantzia, Belgika, Alemania, Suitza, Italia, edo gertuago ditugun Kataluinia nahiz Galiziako oholtzetan joz. Baita, jakina, euskal geografia osoan ere. 2021ean, pauso berri bat emanez, aurreko lanekiko nabarmen ezberdina den disko batekin dator, Emadan aurrerapenean igarri daitekeen bezala. Asmo berriak lau haizetara zabaltzen dituen hasiera da; kantua bereganatzen duen grabe geruza batetik hazten diren gitarra eta ahotsa. Maila ezberdinetan testurak eransten dituzten teklak. Diskoko beste kantuetan hainbat modutan errepikatzen den eraikitzeko era da, hain zuzen ere. Estilo aldaketa honek elektronika industrialera edo R&B-ra gerturatzen gaitu, Eneritzen beste lanetan dagoeneko ageri ziren slowcore edo post folk aztarnak alde batera utzi gabe. Berarekin sorkuntza prozesuaz hitz egitean, FKA Twigs, James Blake edo Serpentwithfeet bezalako izen garaikideak aipatzen ditu, baita dagoeneko klasikoak diren Xabier Lete, PJ Harvey, CocoRosie, Tricky edo Low ere. Askotarikoak, eta agian - lehen begiratuan - kontrajarriak, estu lotuak, ordea, musikarekiko ikuspegi zabala duen artista honen buruan eta eskuetan. Eneritz Furyakek letra abstraktuak darabiltza, beste behin, interpretazio edo azalpen ezberdinei aukera emanez. Baina bada gai guztien gainetik ur gainera agertzen den kontzeptu bat. Soilik bi bide eskaintzen dizkigun munduari buruzko idea: behartzen gaituena galderarik egin gabe ezarritako bidea jarraitzera edo bi bider sufritzera, bidea bera edo norbera zalantzan jarri eta ondorioz lekuz kanpo sentitzeagatik. Horregatik azaltzen dira sen ona edo zentzua baliatzeko deiak (Emadan), pentsamendu kritikoa babestekoak (Suhartzea) eta, ezinbestean, autoestimari uko ez egitekoak (Beltzaile). 2021 Eneritz Furyak musikariak gaur-gaurkoak diren eraginez jositako post folk dekalogoa aurkezten digun urtea da. Diskoko abestiak Radio 3, Mondosonoro eta Eitb – Gaztea hedabideetan estreinatu dira. Hamar kantu, %100 DIY (do it yourself) ikuspegitik aritzen den irundar gazte honen sormena erakusteko.

Mondosonoro "Eragin garaikidez betetako post folk dekalogoa"

RockinBilbo "Aurkezpen ezinhobea da eman digun guztia eta etorkizunean eskaini nahi diguna ezagutarazteko." "Erabateko baieztapena hazten jarraituko duen artista honentzat!"

Badok. "Big bangaren aurreko soinu-banda sinatzen du. Korapiloa tenkatu eta tenkatu egiten da baina ez da inoiz hausten." “Ukitu sintetikoz apaindutako folk organikoaren ariketa bikaina da".

Argia. "Hauskortasuna eta ausardia batzen diren puntua da Emadan. (...) marka utziko du zapaltzen duen lurrean."

CASTELLANO

La paulatina transformación de la que han sido cómplices los últimos años, llevan a 2021 a ser el año de recolección de los frutos de esos cambios. Eneritz Furyak ya había recogido parte de la cosecha de sus dos discos anteriores (spotify), estableciéndose como una de las nuevas voces de la música vasca y girando por países como Francia, Bélgica, Alemania, Suiza, Italia, lugares más cercanos como Cataluña o Galicia. Y obviamente, por toda la geografía

vasca. En 2021 da un paso adelante con un nuevo trabajo sensiblemente diferente a los anteriores, como se puede apreciar en el adelanto Emadan. Un tema de apertura que equivale a una declaración de intenciones; guitarra y voz que crecen desde una capa de graves omnipresente. Teclas que añaden texturas a la canción en diferentes estratos. Construcción que se repite de diferentes maneras en otros temas del disco. Este giro estilístico nos lleva a una mezcla de referencias cercanas a la electrónica industrial o al R&B con el poso slowcore o post folk ya presente en otros trabajos de Eneritz. Cuando hablas con ella sobre el proceso creativo salen nombres tan actuales como FKA Twings, James Blake o Serpentwithfeet, y otros que suenan ya clásicos como Xabier Lete, PJ Harvey, CocoRosie, Tricky o Low. Variados y quizá - a priori - contrapuestos, funcionando en la cabeza y en las manos de esta artista con un amplio rango de referencias. Eneritz Furyak continúa con el uso de letras abstractas, válidas y abiertas a más de una explicación. Pero hay un concepto que flota por encima de todos los temas, esa idea de vivir en un mundo que solo nos ofrece dos itinerarios: seguir el camino marcado sin hacer preguntas o sufrir doblemente por cuestionarlo, o cuestionarse, y no encajar. De ahí que veamos letras que llaman al sentido común (Emadan), a proteger el pensamiento crítico (Suhartzea) y

inevitablemente, a la autoestima (Beltzaile). 2021 es el año en el que Eneritz Furyak nos planta un decálogo del post folk, cargado de influencias contemporáneas. Los temas del disco se han ido estrenando en medios como Radio 3, Mondosonoro y Eitb – Gaztea. Diez temas para mostrar la gran capacidad creativa desde el 100% DIY (do it your self) de esta jóven irundarra.

Mondosonoro. “un decálogo del post folk cargado de influencias contemporáneas”

Argia. "Emadan es el punto intermedio en el que se encuentran la fragilidad y la valentía (...) Dejará marca sobre la tierra que pise".

Badok. "Es un ejercicio excelente de folk orgánico adornado de toques sintéticos." “La banda sonora previa al estruendo del big bang tiene un nombre: Eneritz Furyak… no necesita del ruido y la furia, se basta con la superposición de sonidos y un abstracto tejido de pinceladas que van llenando el vacío oscuro.”

RockinBilbo. “es una magnífica tarjeta de presentación para dar a conocer todo lo mucho que nos ha dado y lo que

quiere ofrecernos para el futuro" "¡Plena confirmación para una artista que va a seguir creciendo!”

LINKS                                WEB         BANDCAMP         BADOK         SPOTIFY         INSTAGRAM

BOOKING ENERITZ FURYAK: farmwayrecords@gmail.com - Fermin +34 637155732